XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste gertakizun au ere, bear ba'da, uskeritzat joko dezu, baiña ikus: Bein, Radio City'ko lankide bati, Henry Souvaine'ren idaz-gelako zenbakia eskatu nion eta abots argi ta patxara onean ala erantzun zidan: - Henry Souvaine... (itxoin-aldi baten ondoren)... 18'gn. bizitza... (beste itxoin-aldia ta:)... 1.816 zenbakia.

Presaka, igo-gaillura joan nintzan, baiña atzera etorri ta ala esan nion: - Ain egoki erantzuteagatik, zorion.

Argi ta garbi adierazi didazu.

Eta ori, arrigarria da.

Atsegiñez beterik eta irripartsu, alako tarteakin zergatik egiten zuan adierazi zidan.

Nere begirunezko itz aiek, gizon arengan zorion pixka bat sor arazi zualako, ni ere pozik gelditu nintzan.

Dale Carnegie'k aitatzen ditun gertakizun danak emen sartzeko lekurik ez degu, baiña oraindik, aukeratutako beste batzuk jarriko ditut.

Ara emen, Hall Caine'ri gertatutakoa.

Bera, errementari baten semea zan; zortzi urtetan ikastetxea utzi bearra izan zuan, baiña munduan beiñere izan dan idazlerik aberatsena izatera iritxi zan.

Ara nola: Olerki-zale purrukatua zan eta batez ere Dante Gabriel Rossettirenak oso atsegiñak zitun eta alako batean, olerkari onen goralmenak aitatuz, idazlan bat egin zuan eta lan orren iyeki bat, Rossetti'ri berari bidali zion.

Rossetti poztu zan eta bere baitan ala esango zuan, dio Carnegie'k -: Nere duintasuna ta olerkien bikaintasuna era ontan goraipatzen dituan gaztea, nai ta nai ez, azkarra ta bizia izango da.

Ala, errementariaren semea bere idazkaritzat artu zuan eta beren lantoki berrian ezagutu zitun garai artako idazlerik ospetsuenak.

Oien esan, aolku ta zuzendaritzapean lan egiñaz, idazle bikain eta oparoa egin zan.

Man ugartean zuan bere etxea, mundu guztiko udatiar eta ikusketarien bildu-leku gertatu zan.

Il zanean, bosteun milla libra esterlina utzi zitun.

Goraipeneko eskutitz ura idatzi ez ba'lu, bear ba'da, beartsu ta ezkutuan biziko zan.

Connecticut'eko lege-gizon bati gertatua ere atsegiña benetan.